Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  
KOADERNO HANDIA
Non sailkatua : 2009 Maiatza 27

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkin 1

KOADERNO HANDIA

 

 

 

Liburuaren ezaugarriak:

 

Koaderno Handia liburuaren egilea Agota kristof da. Agota Hungarian jaio zen 1956.urtean. Neskatila zelarik, jaioterritik alde egin behar izan zuen ihesi. Suitzan hartu zuen babes; Neuchâtelen bizileku.

 

Literaturari ekin zionean, ama-hizkuntza bazter utzi eta frantses hizkuntzan aterbetu zen. Antzerkirako lan batzuk idatzi ondoren, nobelaren alorra jorratzen hasi zen. Koaderno Handia (1986) izan zen bildu zuen lehen uzta. Gero, Froga (1988) eta Hirugarren gezurra (1991) etorri ziren; eta hirurak azao berean elkar lotu, eta trilogia biribil bat osatu zuen. 1995ean  kaleratu du azken lana: Atzo.

 

Koaderno Handia liburua argitaratu du Alberdania argitaletxeak. 1. argitaraldia 1997ko irailean izan zen eta 14. argitaraldia 2008ko irailean izan zen. Nik irakurritkoa 2008ko iraileko 25ean inprimatua da (219 orri ditu).Liburu honen itzulpena Eskarne Mujika Gallastegik egin du.

 

Zergatik irakurri duzu liburu hau?:

 

 Liburu hau aukeratu nuen, lagun batek esan zidalako nahiko interesgarria zela eta berari gustatu ez arren nire gustukoa izan zitekeela uste izan zuelako. Gainera orri gutxi zituela eta nahiko erraz irakurtzen zela esan zidan.

 

Horiek izan ziren liburu hau irakurtzeko nahia piztu zidaten arrazoiak.

 

Argitaletxeak egindako laburpena:

 

Hona  hemen irakurezazu.blogspot.com -ek ematen duen laburpena Euskaldunon Egunkarian argitaratutakoa (1997-10-25)

 

Liburuaren lehendabiziko kapituluetako batean, Koaderno handia honen protagonistak diren anaia bikiek honela idazten dute beren koadernoan: “Sentimenduak adierazten dituzten hitzak lausoak dira oso. Hobe da horrelakoen erabilera saihestea eta gauzak, gizakiak eta norbera deskribatzera mugatzea; hau da, gertaeren azalpen hutsera”.

 

Bi mutiko hauek zazpi bat urte dituztenean amak amonaren etxera eramaten ditu. Ordura arte ama eta haurrak hiri handian bizi ziren, baina Bigarren Mundu Gerra garaiko giroa dela eta, mutilak amona bizi den hiri txikira bidaltzea erabakitzen du amak, han seguruago egongo direlakoan.

 

Ordutik aurrera gerra, amona, hiri txikia eta honetako gizartea izango dira haurren bizi giroa. Bertan bi anaiek bizitzaren norabideak, zentzua eta sekretuak asmatuko dituzte. Horrela, mutiko hauek beren ikasketa prozesuari hasiera emango diote. Eta ikusi, entzun, ezagutu, aztertu, ikasi eta egiten duten guztia koaderno handi batean idatziko dute, liburuari izenburua ematen dion koaderno handian.

 

Hona hemen web honen helbidea:

 

 

Nire ikaskideetako batzuek baita ere irakurri dute liburu hau, hauek dira beren blogeko estekak:

 

Liburu edo egileari buruzko estekak :

 

Agota kristof-ri buruzko informazioa

 

Liburuari buruzko informazioa

 

 

LIBURUA IRAKURRI OSTEAN

 

 Liburuaren balorazioa:

 

Lehendabizi esan behar dut, liburu bikaina iruditu zaidala, erraz irakurtzen delako, istorio ederra kontatzen duelako, interesa mantentzen duten mota horretako liburua delako eta ezin duzulako irakurtzeari utzi, zer gertatzen den jakiteko amorruaz gelditzen zarelako.

 

Liburua ez amaitzea nahi nuen, zeren hain interesgarria zen. Liburua irakurtzen nuen bitartean gehienetan uste nuen han nengoela eta mutikoek momentu hartan ikusten zutena neu ere ikusi ahal nuela iruditu zitzaidan, baita ere nola sentitzen ziren haiek liburu osoan, neu ere sentitu nuen, zergatik egiten zuten ariketa arraro horiek baina aldi berean hain erabilgarriak…

 

Liburuak interesari eusten dio, zeren aipatzen duen istorioa fikziozkoa da, baina aldi berean gertatu ahal zen egoera bat delako, gerra garaian seguruenik ume asko egoera honetan egon zirelako.

 

Liburuak hausnartu arazi nau hainbat  konturi buruz: Bikiak gaiztoak eta ankerrak al dira?Zer da ongia?; zer gaizkia? Non ditu Etikak mugak? Nork du munstro-izaera, mutikoek ala inguruan duten gizarteak?

 

Istorioa kontatzeko moduak eman dit atentzioa. Liburuak hitz egiten duen gaiari buruz oso gogorra da, baina Agotak liburua idatzi egin zuen ume batzuen ikuspegitik eta hain sakona da hitz egiten duten moduan non harrituta gelditu nintzen mutiko horiek hitz egiteko eta pentsatzeko era ikusi nuenean, ez nuen inoiz pentsatu hain mutiko helduak eta jakintsu ikusiko nuenik adin horiekin.

 

Irakurtzea gogoko duten pertsona guztiei gomendatuko nieke liburu hau, benetan harrigarria baita, nola dagoen idatzia istorioa eta zein handia izan daitekeen bi anai bikien harremana ikustea.

 

Benetan esan behar dut Agota Kristof-en beste liburuak irakurriko nituela gogo handiz, idazle aparta iruditu zaidalako(nire idazle gogokoenen artean egon ez arren).

 

 Interesgarriak iruditu zaizkidan beste liburu batzuk (Agota Kistof-enak):

 

  •   ATZO  
  • LA ANALFABETA 

Akupuntura bizkarreko minaren aurka(Laburpena)
Non sailkatua : 2009 Martxoa 16

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkin 1

Ikerketa baten ondorioz jakin da akupuntura aukera terapeutiko egokiagoa eta eraginkorragoa dela farmako eta terapia konbentzionalak baino bizkarreko mina kentzeko, albo-ondorio gutxi izaten dituelako eta emaitza bikainak lortu dituelako. Ikerketa honetan plazeboaren eraginak kontuan hartu dira (gaixoei puntu faltsuetan orratzak jartzea) eta emaitza onak lortzen direla ikusi da era berean, eragin psikologikoak eta fisiologikoak nahasten baititu.

Kandiskyren tradizioa -Egin beharrekoak
Non sailkatua : 2009 Otsaila 16

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkin 1

  • Liburua osorik irakurri duzu? Zer moduzkoa deritzozu?  (‘ongi’ edo ‘gaizki’ bezalako adizlagun lauak debekatuta) Zergatik?
  • 1000 bat karakteretan laburbil ezazu argumentua
  • Liburuaren egilearen arabera, maitasuna zer da gehiago, erromantikoa eta pozgarria ala hotza eta tristea? Edo dena batera? Zergatik?
Egia eta gezurra
Non sailkatua : 2008 Abendua 15

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : 11 Iruzkin

Baina zer da hau, euskarazko klaseak edo psikologia klaseak?

Egia esan behar baldin badut, ez dakit oso ondo zer egin behar dudan gai honi buruz. Alde batetik egia dago, denek uste dute egia esaten baduzu dena ondo joango zaizula eta pertsona ona izango zarela …

Nik uste dut hori ez dela egia, gezurra esatea kasu batzuetan ona delako, zeren eta denek uste dute gezurra esatea gezurtien gauza dela… Orduan munduko pertsona guztiak gezurti hutsak gara, denek (eta esaten dudanean denek, ZEU ere barruan zaude… BAI ZEU).

Gezurraz eta egiaz hausnartzen baldin badugu, konturatu ahal gara, ez direla desberdinak, kasu batzuetan egia esatea ez delako erabaki onena ,mina egin ahal diozulako norbaiti eta beste batzuetan gezurra esaten duzunean ez duzulako ezer lortzen horrekin, momentu horretan ikusi ahal dugu egia eta gezurra gauza bera direla eta bakarrik desberdintzen direla gauza batean… Izenean.

Honekin uste dut nire lana bukatuta egongo dela, jarri dudalako eskatzen zen guztia… Beno 16 lerroena agian ez dut bete,baina hori berdin da.

Agur  :)

Datozen asteetarako zeregina
Non sailkatua : 2008 Abendua 3

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : Iruzkin 1

Egun on:

Idatzi beharko duzu 1000 karaktereko (16 lerro) sarrera bat. Bertan, gezurraz eta egiaz pentsatzen duzuna adierazi beharko duzu, zeure jokaera haiekin eta beste batzuena ere, adibideak jarrita, nahi izanez gero. Ondoren, zeure ikaskideek egindakoa iruzkindu beharko duzu, ikusten dituzun akatsak azalduz eta zeure iritzia emanez. Ados? Lan ona egin. Animo!

Pentsatzen dudana blog honi buruz
Non sailkatua : 2008 Urria 31

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : 7 Iruzkin

Uste dut, blog honekin gure mintzatzeko gaitasuna, denbora pasa ahala hobetuko dela, gaur egungo  gazteei gustatzen zaigulako ordenagailuarekin egotea eta hori agian gehiago motibatzen gaitu iruzkin gehiago idaztera eta aldi berean arreta gehiago jartzea idazterakoan.Blog honekin lortu nahi dudana, uste dut denek nahi dutena dela, iruzkinak hobeto egitea,  ortografia faltak zuzentzea,mintzatzeko gaitasuna hobetzea eta noski, hau  guztiarekin atera nahi dudana da euskera irakasgaia gainditzea.Hori da pentsatzen dudana blog honi bruz eta baita ere zer lortu nahi dudana, hau egitean.

Kaixo Mundua!
Non sailkatua : 2008 Urria 20

Administratzailea :
Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : 3 Iruzkin

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Nabigazioa
Pertsonala
Me
  • Deskribapena :
  • Nire ICQ:
  • Nire MSN:
Egutegia
Otsaila 2012
A A A O O L I
« mai    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
272829  
Honi buruz
Atalak

Artxiboak
Bilatu

links
Kredituak eta jarioak
Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios